Pertsona autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko aholkuolaritza-zerbitzua jarri du martxan Debegesak

2020-11-04 Iruzkinik ez

COVID 19ren ondorioz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, pertsona autonomoei eta ETE txikiei (10 langile baino gutxiago) laguntzeko zerbitzua jarri du abian Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak. Enpresaren egungo egoera aztertzea, negozioaren diagnostikoa egitea, etorkizuneko urratsak finkatzea eta diru-laguntzen/laguntza-programen berri ematea da programa honen helburua.

Debegesak, pertsona autonomoei eta ETE bakoitzaren egoerara moldatuta, arreta pertsonalizatua eskainiko du. Aholkularitza programa honen lehen urratsa autonomo edo ETEaren COVID19aren ondorengoko egoera aztertzea izango da. Horretarako,  Gipuzkoako foru aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean egindako erremienta erabiliko da diagnosia egiteko.  Abiapuntua eta Etorkizuna izena du erramintak eta enpresen egoera aztertu eta radiografia bat egiten laguntzen du.

Bestalde, etorkizuneko beharrak asetzeko eskuragai dauden dirulaguntzak eta laguntza programen inguruan informazioa emango da. Zerbitzua doakoa da eta eskualdeko edozein pertsona autonomoei eta ETE txikiei zuzenduta dago.

Interesa duen edozein enpresek Debegesarekin jarri beharko du harremanetan ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatziz edo telefono honetara deituz: 943 82 01 10.