Praktika onen doako programa abiatu du Debegesak Debabarreneko turismo sektoreari zuzenduta
Debegesak Debabarreneko turismo establezimenduen kalitatearen aldeko
apustua egiten du eta horretarako, Basquetour, Euskal Turismoaren Agentzia eta Euskaliten
eskutik, Debabarreneko turismo enpresa eta erakundeei zuzendutako doakoa den
Praktika Onen Programa berria jarri du martxan. Programa honetan eskualdeko
alojamendu, museo, turismo bulego, kanping, jatetxe, turismo aktiboko enpresa,
aterpetxeek… parte hartu dezakete.
Azaroaren 23ean, arratsaldeko 16:30etan, Debegesako egoitzan,
Praktika Onen Programari buruzko aurkezpena egingo da, Basquetour eta Euskaliteko
ordezkarien eskutik. Dagoeneko parte hartu nahi duten enpresa eta erakundeek
izena eman dezakete.
Fase desberdinak dituen programa da honakoa.
Sentsibilizazio jardunaldiak, formazio-saioak, lan-tailerrak, enpresetara
bisitak…. egingo dira. Helburua Debabarrena eskualdeko establezimendu
turistikoen antolakuntza eta barne kudeaketa hobetzea da. Debegesak
parte-hartzen duten enpresei laguntzeko pertsona bat jarriko du gainera.
Programa amaitutakoan, kalitate turistikoarekin
establezimenduak duen konpromisoaren agiria jasoko dute parte-hartzen duten
enpresek.
Informazio gehiagorako edota azaroaren 23ko jardunaldian
parte-hartzeko, 943 820 110 telefono zenbakira deitu (Beatriz) edo beaescobar@debegesa.com helbide elektronikora idatzi. Ezinbestekoa da
konfirmazioa.