‘Reach’ Araudiaren gaineko formazio tailerra DEBEGESAn

2011-04-01 Iruzkinik ez

‘Ostiralak Debegesan’
ekimenaren baitan, datorren apirilaren 8an Reach Araudiaren gaineko
prestakuntza tailerra eskainiko du  DEBEGESAk, Debabarrenako Garapen Ekonomikorako
Elkarteak, IHOBErekin elkarlanean.

REACH Araudia:
Industriarentzako inplikazioak
” izenburupean, edozein sektoretan diharduten
ingurumen eta erosketa arduradunei zein plantako eta segurtasun arloko
arduradunei dago zuzenduta jardunaldia.

Helburua
da Debabarreneko enpresei CE 1907/2006 Araudiari
buruzko informazioa eskaintzea (REACH), substantzia eta prestakin kimikoak
erregistratu, ebaluatu, baimendu eta mugatzeari buruzkoa, eta euskal enpresetan
nola ezarri azaltzea.

Jardunaldia DEBEGESAren egoitzan burutuko da,
Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta parte
hartzea doakoa da.

Parte
hartzeko interesa dutenek www.viernesdebegesa.com webgunean eman
dezakete izena, edota Debegesarekin harremanetan jarri daitezke 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.