Roberto Etxeberria diseinatzaile eibartarraren hitzaldia ostiralean Debabarrena Ekinean Azokan
Ekainaren 5ean eta 6an Debabarrena Ekinean Azoka egingo da Eibarko Unzaga plazan, herritarrei, eta bereziki, ekintzaileei eskualdean ekiteko eta euren negozio-ideiak garatzeko eskura dituzten baliabideak ezagutzera emateko helburuarekin.
Azokarekin batera, hainbat ekintza antolatuko dira, horien artean azpimarragarriena ROBERTO ETXEBERRIA diseinatzaile eibartarrak eskainiko duen hitzaldia.
Hitzordua ostiralean izango da, hilak 5, 18:00etan, Eibarko udaletxean. Etxeberriak ekiteko motibazioari buruz hitz egingo du bere hitzaldian. 2008an bere marka propioa sortu zuen, ETXEBERRIA, gizonezkoentzako modan espezializatua; azken urteetan hainbat sari garrantzitsu jaso ditu eta 2014an New Yorkeko Modaren Astean parte hartu zuen.
Herritar guztiek Roberto Etxeberriaren hitzaldia entzuteko aukera izan dezaten, ordu berean Unzaga plazan umeentzako tailerra antolatuko da (2 urtetik gorako haurrentzat).
Ekintza hauek guztiak doakoak izango dira eta interesa duten herritarrek izena eman dezakete 943 82 01 10 telefonora deituz (Debegesa) edota ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.
Informazio +: Debabarrena Ekinean Azoka