Salmentak hobetzeko komunikazioak duen garrantziaz jabetzeko jardunaldia Debegesan
‘Ostiralak
Debegesan’ ekimenaren baitan eta Verbax eta Las11 enpresen ekimenez, komunikazioa
eta salmentak ardatz dituen jardunaldia burutuko da Debegesan datorren
uztailaren 1ean “Lo tienes, lo cuentas,
lo vendes” izenburupean.
Jardunaldia
enpresa arduradunei eta ekintzaileei zuzenduta dago eta bertan bezeroen buruan
presente egoteko enpresek duten komunikatzeko beharraz arituko dira. Era
berean, komunikazio ekintza ezberdinen plangintzaren garrantzia ere
azpimarratuko da.
Jardunaldiak
hiru alor nagusiri helduko die:
1.
Marketing estrategien tendentzien
errepasoa, Felipe Rebolloren eskutik, enpresa ertain eta txikien marketing
aholkularia.
2.
Komunikazio plangintzaren
garrantzia, Verbax-eko aholkulari Aritz Martinez de Lunaren eskutik.
3.
Irudi korporatiboa, Amaia Ochoa,
irudi grafikoan aditua Las11 enpresan.
Jardunaldia
doakoa da eta Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean,
goizeko 09:00etatik 11:30etara.
Parte
hartzeko interesa dutenek Debegesarekin
harremanetan jar daitezke 943 82 01
10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.