Sektore turistikoari zuzendutako ikastaroak Debegesan

2011-05-25 Iruzkinik ez
  • ‘Anfitriones
    Proiektua’ izenburupean, Prestakuntza Plan honen helburua bezeroek sumatzen
    duten kalitatea eta enpresa eta jomuga turistikoen lehiakortasun maila hobetzea
    da.
  • Lehenengo
    ikastaroa datorren ekainaren 6an eskainiko da eta bezeroak eta hauen jokabideak
    izango dituzte hizpide.
  • Ikastaroak
    Basquetourrek 100%ean finantzatuta daude.

 

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak, DEBEGESAko Turismo Sailarekin
batera, 2011. urtean garatuko den prestakuntza proiektu bat jarri du martxan bigarren
urtez. Prestakuntza plana Debabarreneko turismo sektorearekin lotura duten
profesionalei zuzenduta dago eta bezeroek sumatzen duten kalitatea eta enpresa
eta jomuga turistikoen lehiakortasun maila hobetzea du helburu.

Euskadiko 2010-2013 turismo arloko Marketing Planari lotutako ekimena da
eta “Anfitriones” proiektuan oinarrituta dago. Proiektu hau Turespañak
garatutako “Cultura del Detalle” prestakuntza planaren bitartez hedatzen da eta
bere helburua profesional pribatu zein publikoei zerbitzuaren kalitatea
hobetzeko tresnak eskaintzea da.

Programa hau sektore turistikoarekin lotura duten profesionalei zuzenduta
dago. Prestakuntza programak 10 ikastaro baditu ere, Debegesak 4 ikastaro aukeratu
ditu eta hauek dira Eibarko egoitzan eskainiko direnak:

 

– Bezero motak eta hauen jokabidea,  EKAINAK 6.

Komunikazio eraginkorraren ABDa: Hitzezkoa eta ez
hitzezkoa, IRAILAK 19.

Kexuak aukeretan bilakatzeko modua, URRIAK 17.

Zure enpresak eskaintzen diten zerbitzu eta promozioak
gomenda itzazu, AZAROAK 21.

 

Ordutegiari dagokionez, goizez izango dira ikastaro guztiak, 09:00etatik 13:00etara.
Ikastaroak Debegesak Eibarren duen egoitzan eskainiko dira, Azitain
Industrialdean.

Ikastaro hauetan parte
hartu nahi dutenek, Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943820110 telefonora deituz (Beatriz) edo posta elektronikoa
erabiliz beaescobar@debegesa.com.