Sinadura elektronikoa eta eta enpresan bere aplikazioari buruzko jardunaldia eskainiko du Debegesak

2011-03-14 Iruzkinik ez

‘Ostiralak
Debegesan’ ekimenaren baitan, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziak
sinadura elektronikoa eta bere aplikazioaren gaineko jardunaldia eskainiko du
datorren ostiralean, martxoak 18.

Enpresen,
administrazio publikoen eta partikularren arteko transakzio eta izapide
digitalak egunez egun areagotzen ari dira. Hori dela eta, jardunaldiak eskualdeko
enpresei ikuspegi funtzionala eskaintzea eta teknologia berrien gaineko
sentsibilizazioa du helburu. Hainbat gai izango dituzte hizpide, hala nola,
faktura elektronikoa, digitalizazio ziurtatua, nomina elektronikoa, dokumentuen
sinadura, etabar.

Jardunaldia Debegesaren
egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko 09:00etatik
aurrera. Bi orduko iraupena izango du eta parte hartzea doakoa da.

Ekimena Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte
Funtsak %50ean finantzatua dago, Euskadi 2007-2013 Programa Operatiboaren
bitartez.

Jardunaldietan
parte hartzeko interesa dutenek, izena emateko aukera dago honako webgunean: www.viernesdebegesa.com, edo
bestela, Debegesarekin harremanetan jarri beharko dute 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.