Sortu berri diren enpresentzat Marketing eta Komunikazio tailerra eskainiko du Debegesak

2011-04-28 Iruzkinik ez
  • Tailerra
    datorren asteazkenean, maiatzaren 4an, eskainiko du Debegesak, Eibarren duen egoitzan.
  • Sortu
    berri diren Debabarreneko eskualdeko enpresei zuzenduta dago.
  • Interesa
    duten guztiek izena eman dezakete, doan, maiatzaren 3a baino lehen honako
    helbidera idatziz: ekintzaile@debegesa.com

 

Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, komunikazioa eta marketinga
ardatz dituen tailerra antolatu du datorren asteazkenerako, maiatzak 4, sortu
berri diren Debabarreneko eskualdeko enpresei zuzenduta.

Geroz eta
garrantzia handiagoa du enpresentzat komunikazio eta marketing tekniken
erabilerak. Hori dela eta, tailer honen bitartez komunikazio eta marketing
planak egiteko tresna ezberdinak eskainiko zaizkie parte hartzaileei, enpresa
bakoitzaren produktu edota zerbitzuak ezagutzera eman, bezero berriak lortu
edota merkatuak aztertzeko helburuarekin.

Tailerra
Debegesak Eibarren duen egoitzan eskainiko da, Azitain industrialdean,
arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara, Enpresa Proiektu Berriak Laguntzeko
Debegesako Zerbitzuaren bitartez.

Parte
hartzeko interesa duten guztiek izena eman dezakete maiatzaren 3a baino lehen
helbide honetara idatziz: ekintzaile@debegesa.com

Gainera,
Facebook-en ere informazio gehiago eskuratu ahal izango dute:

www.facebook.com/debabarrena.emprende