SPRI-k mikroenpresetan IKTak sustatzeko programa pilotua jarri du abian

2011-06-30 Iruzkinik ez

 

Eusko
Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ekimen pilotu bat jarri du martxan SPRIren bitartez, EAEko tamaina
txikiko enpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak bultzatzeko.

 

Informazio eta
Komunikazio Teknologia berrien erabileraren bitartez, ekimenaren helburua da 10
langile baino gutxiago dituzten enpresen edo autonomoen lehiakortasuna
hobetzea, hiru sektore hauetan:

 

  • Elikadura ez
    den produktuen txikizkako salmenta.
  • Edari
    establezimenduak eta Jatetxeak.
  • Motorrezko
    ibilgailuen mantentze-lan eta konponketa.

 

Ekimen
honetan parte hartzea guztiz doakoa da, doako konponbideak edo ahalik eta
merkeenak sustatzea eta ezartzea baita helburuetako bat.

 

Funtzionamenduari
dagokionez, lehenik eta behin negozio bakoitza baloratuko da IKT-ei zein
erabilpen ematen dion jakiteko; eta ondoren, enpresari berehalako onurak eta
kudeaketa eraginkorragoa ekarriko dizkioten konponbideak eta tresnak
identifikatuko dira eta horiek behar bezala erabiltzeko laguntza eskainiko
zaio.

 

Ekimen
honetan parte hartzeko interesa dutenek edota informazio gehiago eskuratzeko Debegesako
Enpresa eta Berrikuntza Sailarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10
telefonora deituz.