Suedian negozioak egiteko aukerei buruzko jardunaldia ‘Ostiralak Debegesan’
Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan, Debegesak jardunaldia eskainiko du ostiralean, maiatzak 17, “Negozioak egiteko aukerak Suedian” izenburupean, IE Team Consultores enpresaren partaidetzarekin.
Saio hau Debegesan egingo da, Azitain industrialdean, goizeko 09:00etatik 11:30era. Parte hartzea doakoa da.
Suediako merkatuak eskaintzen dituen negozio-aukerak aztertuko ditu jardunaldi honek eta hazkunde eta inbertsio erritmo handien duten sektoreen gaineko informazioa eskainiko da. Halaber, Suediako merkatuan negozioak egiteko eredu ezberdinak emango dira ezagutzera, kasu praktikoen bidez.
Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.