TKGUNE FABRIKAZIOA enpresa industrialen ideia lehiaketa gazteentzat

2016-05-03 Iruzkinik ez

Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako TKgune Fabrikazioa Sarean integratutako Lanbide Heziketako zentroek TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren III. edizioa abiatu dute. Ekimenaren helburua da ekintzailetza industriala sustatzea eta esparru horretan zentratutako ideia eta enpresa proiektu berriak dituzten gazteak saritzea. 

Lehiaketa 35 urtera arteko gazteei zuzenduta dago eta bi sari banatuko ditu: 

Enpresa industrial ideia onenari:

  • 2.500 € eskudirutan
  • 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera
  • 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko
  • 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, …)

 

Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari:

  • 2.000 € eskudirutan
  • 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera
  • 50 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, …)
  • 100 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, …)

 

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 13ra arte. Lehiaketak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren laguntza du. Oinarriak, eskaera formularioa eta memoria teknikoa IMHren webgunean kontsulta daitezke.