Turismo arloko profesionalei zuzenduta, lankideen arteko komunikazioa eta zerbitzua hobetzeko ikastaroa eskainiko du Debegesak

2011-12-02 Iruzkinik ez

 

Debabarreneko eskualdean turismo arloan diharduten profesionalei
zuzenduta, datorren abenduaren 12an
ikastaroa eskainiko du Debegesak, Basquetour Turismoaren Euskal
Agentziarekin batera elkarlanean.

 

“Lantoki bereko langileen arteko komunikazioa eta zerbitzua hobetzea”
izenburupean, ikastaroak barne egituran zerbitzu-kultura bat sortzen laguntzeko
balioko du.

 

Ikastaro hau Basquetour-ek bigarren urtez abian jarri duen Anfitriones
proiektuaren baitan kokatzen da eta Xehetasunaren Kulturaren Prestakuntza Plana
eskaintzea du helburu, hau da, sektore
turistikoaren lehiakortasun maila eta bezeroekiko arreta hobetzea.
Eusko Jaurlaritzak ehuneko ehunean diruz lagundutako programa
da.

 

Ikastaroa goizez egingo da, 09:00etatik 13:00etara, Debegesak Eibarren
duen egoitzan, Azitain Industrialdean.

 

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete
943 820 110 telefonora deituz (Beatriz) edo posta elektronikoa erabiliz
beaescobar@debegesa.com.