Turismo enogastronomikoari buruzko jardunaldia egin zen atzo Debabarrenean

2015-03-26 Iruzkinik ez

Atzo, martxoak 25, Itziarko Salegi Jatetxean (Deba) turismo enogastronomikoari buruzko sentsibilizazio jardunaldia egin zen ‘Euskadi Gastronomika’ egitasmoaren baitan.

Debegesa Garapen Agentziako Turismo sailak eta Basquetour – Turismoaren Euskal Agentziak elkarlanean antolatuta, hitzorduak turismo arloko 60 profesional inguru elkartu zituen. Partaideek beste toki batzuetako esperientziak eta kasu arrakastatsuak eta egungo tendentzia berriak ezagutu ahal izan zituzten.

Ongietorria egiteko bertan izan ziren Debako alkatea, Maider Zubikarai, Debegesa Garapen Agentziako zuzendari orokorra, Juan Angel Balbas, Basquetour – Turismoaren Euskal Agentziaren Zuzendaria, Arantza Madariaga, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria, Iker Ruíz de Egino.

‘Gastroforo’ari hasiera emateko, Iker Urcelay Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren Produktu Turismo Enogastronomikoaren arduradunak hartuko zuen hitza, Euskadin turismo enogastronomikoaren egoera aztertzeko.

Iker Urcelay Basquetour

Bere hitzaldiaren ostean, gertuko kasu arrakastatsu bat eman zen ezagutzera. Juan Manuel Lavin Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidenteak eta Mª Asun Saenz de Samaniego Ostatu Upategiko ordezkariak sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlanaz eta euren esperientziez aritu ziren.

Jarraian, gure mugetatik kanpo abian jarri diren beste esperientzia berritzaile batzuk ezagutu ahal izan zituzten parte-hartzaileek.  Hizlarien artean izan ziren Javier Honorato, Fungiturismo proiektuaren sortzaileetako bat; Ignasi Camps, sukaldaria eta Osona Cuina-ren sortzailea; Josep Serra, Gironako  La Vinyeta upategiaren jabea; eta, Lola Gómez, Clisol Agro enpresaren jabea.

Arratsaldean, sormen tailer praktiko bat egin zen, The Wine Storming Seminars ekimeneko sortzaile Eduardo Serranok gidaturik.

Eduardo Serrano Gastroforo Debabarrena

Turismo arloko aholkulari eta hezitzaile den David Morak, www.emoturismo.com, egin zuen moderatzailearen lana eta, amaieran, ondorioak atera zituen. Laburbilduz:

  1. Euskadin oso ondo jaten da, bai, baina ezin dugu eserita gelditu
  2. Elkarlanaren garrantzia
  3. Turismo gastronomikoa | urte guztian zehar?
  4. Helmuga marka eraiki behar da
  5. Bertako herritarrak, preskriptore nagusiak
  6. Informazio Turistikoko Bulegotik Inspirazio Turistikoko bulegora
  7. Emozioak sorrarazten dituzten produktu berriak
  8. Komunikatu, komunikatu, komunikatu
  9. Komertzializatu, komertzializatu, komertzializatu
  10. Buruan helburu bat duzula hasi
  11. Edozeinek abiatu dezake proiektu turistiko arrakastatsua
  12. Jendea ekimen edo ebentoen arabera mugitzen da

 

Jardunaldian Debabarreneko eskaintza gastronomikoa erakusten duen promozio bideoa erakutsi zen: