Turismo sektoreko profesionalentzat komunikazio eraginkorraren gaineko ikastaroa datorren astelehenean eskainiko du Debegesak

2011-09-13 Iruzkinik ez

 

Turismoaren Euskal Agentziak, Basquetour-ek, Debegesako turismo sailarekin
batera, sektore turistikoari zuzendutako formazio plan bat eskainiko du datozen
hilabeteetan Debabarreneko eskualdean turismo sektorean
diharduten profesionalei zuzenduta.

 

Ikastaro
hauek sektore turistikoaren lehiakortasun maila eta bezeroekiko arreta hobetzea
dute helburu eta Eusko
Jaurlaritzak ehuneko ehunean diruz lagundutako programa da.

 

Guztira 4 ikastaro eskainiko ditu Debegesak
eta lehendabizikoa astelehenean, irailaren 19an, izango da. “Komunikazio
eraginkorraren ABDa: Hitzezkoa eta ez hitzezkoa” izenburupean, ikastaroak
galdera eta erantzunen garrantziaz jabetzeko balioko du, modu horretara
bezeroari ematen zaion arreta hobetuz. Era berean, saio honek bezero eta lankideen ez-hitzezko keinuak antzematen
eta profesionaltasun eta jarrera positiboa islatzen duten keinu eta jarrerak
erabiltzen irakatsiko du.

 

Ikastaroa goizez egingo da, 09:00etatik 13:00etara, Debegesak Eibarren duen
egoitzan, Azitain Industrialdean.

 

Parte hartu
nahi dutenek osteguna baino lehen eman behar dute izena 943 820 110 telefonora deituz (Beatriz) edo posta elektronikoa
erabiliz beaescobar@debegesa.com.

 

Hurrengo
ikastaroak…

 

URRIAK 17: Inteligentzia
emozionala erabiliz zuzentzeko oinarrizko ezagutzak.
Langileekin
inteligentzia emozionala nola aplikatu erakustea pertsona bakoitzarengandik
onena lortzeko.

 

AZAROAK 21: Zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzu eta
promozioak gomenda itzazu.
Lanpostuari buruz garrantzitsua
dena jakiten identifikatzea eta bezeroen aurrean ezagutza hauen eguneratzea
erraztea.

 

ABENDUAK 12: Lantoki
bereko langileen arteko komunikazioa eta zerbitzua hobetzea.

Barne egituran zerbitzu-kultura bat sortzen laguntzea.