Txileko negozio aukerak hizpide Ostiralak Debegesan
“Ostiralak Debegesan” ekimenaren baitan, ostiralean, martxoak 22, Txileko negozio aukerak hizpide dituen jardunaldia eskainiko du Debegesak. Jardunaldia Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.
Hizlari arituko dira Garena Asesoramiento y Formación enpresako Zuzendari Mikel Ecenarro eta Txilen Garenako Delegatu iraunkor lanetan diharduen Iñigo Unanue.
17 milioi biztanle baino gehiago ditu Txilek, urteko hazkunde-tasa %7 inguruan dabil eta segurtasun juridiko maila altua du. Horregatik guztiagatik, Txile herrialde erakargarria da Debabarreneko enpresentzat. Testuinguru honetan, jardunaldiaren helburua da parte-hartzaileei herrialde hartako kasuistika gerturatzea, bertako alderdi makroekonomiko eta sozialak azalduz, potentzial handiena duten sektore eta jarduerak barne, Debabarreneko enpresentzat negozio aukera izan daitezkeenak.
Saioaren amaieran, “Txeke+Innova” laguntza programaren berri ere emango da.
Jardunaldia guztiz doakoa da eta Debegesaren egoitzan egingo da, Azitain industrialdean, 9:00etatik 11:00etara.
Interesa dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.
Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuta dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.