Urriaren 24an hasiko dira “Anfitriones on-line” 2016ko ikastaroak
Datorren urriaren 24an hasiko dira “Anfitriones on-line” 2016ko ikastaroak, turismo arloko profesionalei zuzenduta. Basquetourrek sustatzen du “Anfitriones” egitasmoa eta helburua da xehetasunaren kultura eta bezeroarekiko arreta bi ekimenen bidez bultzatzea: “Cultura del Detalle” eta “Destino en Detalle” delakoak.
“Cultura del Detalle” programak turismo sektoreko bezeroarekiko arreta hobetzeko asmoa du eta bi profesional motari zuzendua dago: bezeroarekin zuzeneko harremana duena eta jabeak edota bitarteko agintariak. Hau da, lanean diharduten SCTEko (Sistema de Calidad Turístico Español) azpisektore guztietako profesionalei zuzentzen da, besteak beste, hotelak, landa-etxeak, aterpetxeak, tabernak, kafetegiak eta jatetxeak, bidaia-agentziak, turismo-garraioak, turismo-gidak, eski- eta mendi-estazioak, dendak, kirol portuak, kongresu jaruegiak, convention bureaux-ak, OPC-ak, taxiak, turismo aktiboko enpresak etabar…
“Destino en Detalle” programaren kasuan, asmoa turismo jomugak hobetzeko ekimen integralak martxan jartzeko irizpideak ematea da. Ikastaroaren edukiak edertasun, jasangarritasun eta irisgarritasun ekimenei buruzkoak dira. Ikastaroa era honetako ekimenak martxan jartzeko eskumenak dituzten eragile publiko guztiei zuzenduta dago, arkitektoak, turismo teknikariak edota herri-garapenerako eragileak, besteak beste.
Ikastaroen planifikazioa
“Cultura del Detalle” ikastaroa urriaren 24tik abenduaren 18ra arte luzatuko da eta, guztira, astebeteko 10 ikastaro izango dira, bost bezeroarekin zuzeneko harremana duen profesionalarentzako eta beste bost jabeak eta bitarteko agintarientzako. Edukiak, besteak beste, bezeroaren ezagutza, arretarako klabeak, komunikazio eraginkorra, talde-lana, langilegoaren aukeraketa, akordioak hobetzeko edo bultzatzeko motibazioa, izango dira.
Matrikula ikastaro bakoitzeko egin beharko da, interesa dutenek ikastaro guztietan parte hartzeko aukera izango badute ere.
“Destino en Detalle” programaren ikastaroa irailaren 26tik urriaren 16ra arte izango da eta hiru asteko iraupena izango du.
Ikastaro guztiek tutoretza izango dute eta ikasleek irakasle baten etengabeko aholkularitza izango dute. Ikastaroa bukatzerakoan egiaztagiri bat eskuratuko dute.
www.anfitrionesturismo.es webgunean egitaraua, egutegia, formakuntza-plataformarako sarrera eta egitasmoari buruzko informazio guztia aurki daiteke.
Interesa dutenek online formakuntza-plataforman sartu behar dute, izena eman eta aurre-inskripzioa egin www.turismo-formacion.com/. Plataformaren hasierako orrian prozesua betetzeko dokumentu lagungarria aurki daiteke.