Visesako teknikariek Eibarko Mogel auzoa bisitatu dute eraginkortasun energetikoaren eredu gisa
Eusko Jaurlaritzako Visesa sozietate publikoko teknikariak Eibarko Mogle auzoa bisitazen izan dira berriki, bertan burutzen ari den birgaitze proiektua gertutik ezagutzeko. Bizilagunek osatutako batzordea da proiektuaren sustatzailea eta Debegesa keta Eibarko Udalak bultzatzen dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Mogel auzoa Birgaitzeko Proiektuak honako hobekuntza hauek aurreikusten ditu: igogailuen instalazioa, eraikinen isolamendu termikoa hobetzeko etxaurrea eta teilatuen birgaitzea eta ur beroarentzako eguzki-plaken eta akumuladore zentral baten instalazioa.
ZenN Programa Europarra
Eibarko Mogel auzoa Birgaitzeko Proiektua asmo handiko birgaitze energetikorako europar proiektu baten barruan dago, “ZenN. Nearly Zero Energy Neighborhoods”, beste 3 auzo-proiekturekin batera: Grenoble (Frantzia), Malmo (Suedia) eta Oslo (Noruega).