Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 3. ediziorako izen-emate epea

MAKE IN! Debabarrena eskualdeko industriaren etorkizuna bultzatzea helburu duen ekimena da, Debegesa Garapen Agentziak eskualdeko ekintzailetzari laguntzeko beste eragile batzuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutakoa.

Startup parte-hartzaileak hautatzeko prozesua martxoan zehar egingo da, programa apirilaren 12an hasiko da, eta ekainaren hasierara arte iraungo du. Prestakuntza-saioak apirilaren 12an, 19an, 26an eta maiatzaren 3an egingo dira. Izen-ematea helbide honetan dago zabalik:
https://makein.debegesa.eus

Martxoaren 18 izango da programan izena emateko azken eguna. Hura industriari lotutako Startups edo enpresa-ekimenei eta “seed” edo “seed aurreko” fasean daudenei zuzenduta dago, baldin eta gutxieneko produktu bideragarria edo eraikitzen ari dena badute. Garrantzitsua da kontuan hartzea programara aurkezten diren ekimenek osagai teknologikoak edo negozio-eredu berritzaileak izan behar dituztela, esparru honetara lotutakoak: fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, robotika, IA, Big Data eta IoT.

Programak hainbat abantaila eskaintzen dizkie parte-hartzaileei: erreferentziazko industria-sare baterako sarbidea (BPTD elkartea), bezero potentzialetarako sarbidea, talenturako sarbidea, mentorizazio pertsonalizatua sektoreko adituekin, laborategi espezializatuak, lan-espazioak, prestakuntza eta ekitaldiak, inbertitzaileentzako sarbidea eta finantzaketa…

Industria-enpresekin harreman zuzena duen programa

Aurreko edizioetan parte hartu duten pertsonek inguruko enpresa industrialekin dagoen harreman zuzena nabarmentzen dute, eta horrek balio handiko kontaktu-sare bat ehuntzeko aukera ematen du, baita lankidetza-proiektuak garatzeko aukera ere. % 100 Startup-etara bideratutako programa da, eta parte hartzen duten enpresen tipologiaren arabera egokitzen da.

Programak adituek eskainitako klaseak ditu finantza-kudeaketan, marketinean, inbertsio-funtsetan, besteak beste, eta mentoring-saioak Debabarreneko industria-enpresen CEOekin. Gainera, programa ixtean, proiektuaren pitching bat egiten da, eskualdeko enpresetako ordezkariak bertan direla. Prestakuntza-saioak hilabete baten egiten dira ostiral goizetan, Debegesako egoitzan.

“Inguruko industria-azelerazioko programa indartsuenetako bat da, trebatzaile eta aholkulari-enpresa gisa dugun laguntzaile-sareari esker. Horiei esker, programak irauten duen aldian parte hartzen duten enpresek beren negozioaren 360º-ko ikuspegia dute, hobetzeko, finantzatzeko eta komertzialak izateko aukerak identifikatuz “, azaldu du Cristina Zumetak, Berrikuntza, Ekintzailetza eta Enpresa Saileko arduradunak. Make in! programak enpresa handiek hartzen dute parte: Garriguesek, Elkargik, Easo Venturesek, ieTeamek, Sabadellek, Mongragón Corporationek, Think On Marketingek, Coben Groupek eta Startek.