ZuEKIN 2016, ekintzailetza sustatzeko hitzaldi sorta Mutrikun

2016-06-03 Iruzkinik ez

Mutriku ekonomikoki suspertzeko pausoak ematea da Mutrikuko Udalaren helburua eta herritarren irudimena landu eta ekintzailetza sena sendotzea”. Honela azaldu dute Mutrikuko Udaleko Garapen Saileko kideek datorren ekainaren 6an abian jarriko den zuEKIN! 2016 ekimenak gordetzen duen filosofia.

Hitzaldiak herritarrei zabalik daude. Aurten, gainera, merkataritza eta ostalaritzan lan egiten dutenei ere zabaldu zaie parte hartzeko gonbidapena, baita dagoeneko lanean diharduten ekintzaileei ere. 

Honela, ekaineko bigarren eta hirugarren asteetan, “jendearentzat zabalik egongo diren saioak antolatu dira”. “Saioetan gaur egungo joerak eta aukerak mahairatuko dira, eta tradizionalak diren alorrez gainera, alor berritzaileetan ari direnen esperientziak ezagutzeko aukera ere izango da. Garrantzitsua iruditzen zaigu jende asko etortzea, batez ere gazteak, irudimena astindu eta ideia berriak sortzen laguntzeko”.  

Saio guztiak Zabieleko Hitzaldi aretoan egingo dira. 

Saioak honakoak dira:  

 

MERKATARITZA ETA OSTALARITZA

DATA: Ekainak 6, astelehena

ORDUA:  20:00

LEKUA: Zabiel Kultur Etxea, Hitzaldi aretoa

Merkataritza eta ostalaritza sektoreko jendeari zuzendua.

 Toma las riendas de tu negocio (Experiencia de profesionalización de las empresas urbanas en Barakaldo)

Presenta: Miren Tobalina. Subdirectora de promoción de empresas en INGURALDE 

 Fundamentos para no echar la persiana: qué hacer para vender más y ganar más.

Presenta  Emilio Abalos. 

 

NEKAZARITZA 

DATA: Ekainak 7, asteartea

ORDUA:  19:00

LEKUA: Zabiel Kultur Etxea, Hitzaldi aretoa

 BASATXERRI baserriko txerriaren inguruko garapen proiektua.

Hizlaria Josu Garaialde 

 EHKOlektiboa,  bertako laborantza ekologikoa eta soziala.  

Hizlaria: Sonia Ingunza-Baratzezaina 

 Zubeltzu Torre baserria: belaunaldi  aldaketa eta dibertsifikazioaren eredu.

Hizlaria: Ainara Arakistain eta Xanti  Arakistain

 

ARRANTZA ETA AKUIKULTURA

DATA: Ekainak 13, astelehena 

ORDUA:  19:00

LEKUA: Zabiel Kultur Etxea, Hitzaldi aretoa

 Akuakultura jasangarria akuaponiaren bidez. (Gaztelaniaz)

Hizlaria: Urko Agudo, BREEN- BREEDED IN GREEN.   

 Artisau arrantza, arrantza eskolaren ikuspuntutik. 

Hizlaria: Pello Andonegi Arrantza irakaslea. 

 Matxitxako  Moluscos, arrantzaren dibertsifikaziorako bideak.  

Hizlaria: Miren Garmendia,  Matxitxako Moluskos-eko kontseilaria. 

 

SEKTORE BERRITZAILEAK

DATA: Ekainak 15, asteazkena

ORDUA:  19:00

LEKUA: Zabiel Kultur Etxea, Hitzaldi aretoa

 Blue Economy, eredu ekonomiko berria Lea Artibaien.  

Hizlaria: Leire Arrizabalaga. 

 Artezi kooperatiba, artisau ofizio baten gaurkotzea.  

Hizlariak:  Iratxe Artiach eta Norone Bizkarra.