Amaitu da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta DEBEGESAk sustatutako Garaituz Programa
Egoera bereziki ahulean zeuden Debabarreneko 11 enpresek hartu dute parte
Egoera bereziki ahulean zeuden Debabarreneko 11 enpresek hartu dute parte
Aholkulari Batzordeak atzo egin zuen bilera Debegesan. Bertan 2020rako Debabarrenaren Garapen Jasangarrirako Estrategiaren aurrapausoak aurkeztu dira eta lehentasuna duten lan-lerroen berrikustea egin da.
Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko 13 establezimenduk menu eta pintxo landuak eta egonaldi gastronomikoak eskainiko dituzte prezio berezietan.
Beste urte batez, Mutrikuko Udalak abian jarri du Mutrikulan diru-laguntza programa enpleguaren sorrera eta enpresa ekimen berrien garapena sustatzea helburu.
UNESCOko 195 Estatu Kideek gaur, hilak 17, ebatzi dute izendapen berri bat sortzea: UNESCOren Munduko Geoparkeak. Egun munduan dauden 120 Geoparkeak, Euskal Kostaldeko Geoparkea barne (Zumaia-Deba-Mutriku), UNESCOk aitortutako toki izatera pasa dira.
Antonio Cancelok, Eroskiren sortzaile eta Mondragon Taldeko presidente ohiak, atzo osteguna jaso zuen Gure Balioak Saria, bere adopzio herrian, Eibarren, Debegesa Garapen Agentziak Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatu zuen ekitaldian.
Antonio Cancelok, Eroskiren sortzaile eta Mondragon Taldeko presidente ohiak, ostegunean, hilak 12, jasoko du Gure Balioak Saria, Eibarko Coliseo Antzokian, 18:30ean hasiko den ekitaldian. Ekitaldia herritar guztiei irekia izango da.
Lanbidek ekintzaileei laguntzeko abian jarritako deialdia da eta Debabarreneko ekintzaileek Debegesa Garapen Agentziaren bidez dute eskaera egiteko aukera.
Ikastaro honek aurreko saioari emango dio jarraipena eta azaroaren 9tik 18ra egingo da. Negozio ideia garatzeko eta enpresa abian jartzeko trebakuntza eskainiko du. • Parte-hartzaileek Lanbideren 1.500 euro arteko diru-laguntza jaso ahal izango dute. Eskaerak Debegesan aurkezteko epea azaroaren 9an amaituko da.
Eusko Jaurlaritzak 2015eko Merkataritza eta Turismo sariak banatu zituen atzo, jarduera horietan dihardutenen berrikuntza, lehiakortasuna eta ibilbide profesionala nabarmenduz.
Debegesa garapen agentziak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Debemenen laguntzarekin, antolatu dute ekimena, btt zale askoren egutegian data seinalatua bihurtu dena eskualdeko ibilbide eta paraje ederrez gozatzeko.
Gure Balioak Saria Debegesa garapen agentziak antolatzen du urtero, duela 6 urtetik hona, eta Debabarrenean gizarte balioen sustapenean nabarmendu den pertsona aitortzea du helburu. Epaimahaiak Canceloren ibilbidea eta enpresa-jarduera azpimarratu ditu, erantzukizun sozial eta balioen kulturan oinarritutakoa.