“Ecosistema i3D Debabarrena” ekimenaren aurkezpena enpresa parte-hartzaileei
Armeria Eskolak eta Debegesak asteartean, martxoaren 17an, aurkeztuko dute “Ecosistema i3D Debabarrena” egitasmoa, enpresak 3D imprimaketan trebatzeko ekimen bat.
Armeria Eskolak eta Debegesak asteartean, martxoaren 17an, aurkeztuko dute “Ecosistema i3D Debabarrena” egitasmoa, enpresak 3D imprimaketan trebatzeko ekimen bat.
Debegesako Hirigintza eta Berrikuntza saileko arduradun Esther Zarrabeitiak hitzaldia eskaini zuen Eibarko Mogel auzoa birgaitzeko proiektua azalduz, AVSren Ohiko Batzar Nagusiaren baitan, Kordoban.
Martxoak 11, asteazkena, 16:00etan, Aremria Eskolan, Eibarren. Sarrera irekia.
ABIAN, Debabarreneko II. Lanbide Heziketa Azoka martxoaren 11, 12 eta 13an egingo da Eibarren, Armeria Eskolako patioan, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek eta Debegesa Garapen Agentziak elkarlanean antolatuta; Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dute ekimena eta eskualdeko hainbat entitate eta enpresaren laguntza jaso du.
Lanbideren zentro kolaboratzaile den aldetik, bere zerbitzuak eskainiko ditu aste honetatik aurrera Debegesan, Eibarren.
Mutrikuko Udaleko Garapen Arloak ekintzailetza suspertu asmoz, Mutrikuko I. Enpresa proiektu lehiaketa jarri du abian, Debegesa Debabarreneko Garapen Elkartearen laguntzarekin.
Gaur goizean, Debegesan, Debabarrenean martxan jarriko diren Lurraldebuseko herri arteko zerbitzu berriak aurkeztu dituzte prentsaurrean Unai Erroitzenea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio zuzendariak eta eskualdeko hainbat udal ordezkarik. Bertan izan dira Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkatea, Joseba Palenzuela, Mutrikuko alkatea, Hiart Arluziaga, Soraluzeko alkatea, eta Arcadio Benitez, Eibarko Udaleko zinegotzia.
HELBURUA: Pertsona langabetuei formazioa eskaintzea, eraginkortasun energetikoan eta enpresa lehiakortasunean. Formazioaren edukiak gaur egungo lan beharrei eta enpresei egokituak egongo dira….
Jardunaldia ostiralean izango da, hilak 20, goizeko 9:00etatik 11:00etara. Parte hartzea doakoa izango da, aurrez izena emanda.
AFM-ek eta IKASLAN-ek 54 beka eskaintzen dituzte atzerrian. Beka hauek gipuzkoar gazte tituludunei zuzenduta daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 hilabeteko praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.
Bisita hau Sestao Berri sozietateak sustatu du, Sestaoko hiri-birsorkuntza helburu duena.
Egitasmoa metalen tratamendu eta estaldura jarduerara bideratutako enpresei dago zuzenduta eta helburua da enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.