Ekintzailetza sustatzeko hitzaldi-tailerra egingo da urriaren 24an Soraluzen, Udalak eta Debegesak antolatuta
Ekintzaileei eta, oro har, herritarrei dago zuzenduta eta sarrera irekia izango da.
Ekintzaileei eta, oro har, herritarrei dago zuzenduta eta sarrera irekia izango da.
Jardunaldiaren helburua da Debabarreneko enpresen arteko lankidetza proiektuak sustatzea, kanpoko merkatuetara sartzeko aukerak errazteko. Urriaren 10ean egingo da, 9:00etatik 15:00etara.
Debegesak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, diru-laguntzak jarri ditu abian negozio-ideia bat dutenei edota euren enpresa propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta. Eskaerak egiteko epea urriaren 3an irekiko da, urriaren 9ra arte.
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 5ean egingo da, Mutrikun.
Izena emateko epea zabalik da dagoeneko, kirolprobak.com webgunearen bitartez. Urriaren 17an itxiko da izena emateko epea.
Debabarreneko enpresen nazioartekotzea sustatzera bideratuta, jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta eskualdeetako Garapen Agentziek sinatutako akordioaren baitan kokatzen da.
Eskualdeko bi Turismo Bulegoek, Debegesak koordinatuta, 21.000 bisitari jaso dituzte ekainean, uztailean eta abuztuan, iaz baino % 10 gehiago.
Arribiribilletako zutarria tente jartzeko lanak amaituta, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako herritarrei zein bisitariei lan horien berri eman asmoz, igande honetan, irailak 14, erromeria egingo da Irukurutzetan, goizeko 11:30etik aurrera.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak ‘txartel berdea’ eskuratu du eta geoparke izendapenari eutsi dio. Honek esan nahi du UNESCOren babesa daukan Munduko Geoparkeen Sareko kide izaten jarraituko duela.
Lanbidek 100% diruz lagundutako ikastaro honen bitartez ikasleek Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratu ahal izango dute. 420 orduko iraupena izango du eta Debegesan eskainiko da, “Urko Servicios de Prevención” enpresaren eskutik. Aurreikusitako hasiera eguna 2014ko irailaren 15a da.
Udako oporrak direla eta, Debegesako bulegoak itxita egongo dira abuztuan. Halaber, gure Facebook (facebook.com/Debegesa) eta Twitter (@debegesa) kontuak ere ez dira aktibo egongo. Irailaren 1ean itzuliko gara. Laster arte!
Debabarrenekoa bazara, 50 urte baino gehiago badituzu eta ikasteko eta gizartean parte hartzeko gogoz bazaude, eman izena! Debabarreneko Esperientzia Eskolak esperientziak elkartrukatzeko eta intereseko hainbat alorretan formatzeko aukera eskainiko dizu.