Artikuluen egilea: csadmin

Gehiago irakurri
Albisteak

Eguberri eta urte berri on opa dizuegu

2012-12-14

Debegesa osatzen dugun guztiok Debabarrenarekin eta herritarrekin dugun konpromisoa partekatu nahi dugu zurekin. 2013an ere, ilusioa, esfortzua eta aurrea hartzea izango dira gure lanerako tresnak.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debegesak eta Oinarrik lankidetza hitzarmena sinatu dute Debabarreneko enpresei laguntza finantzarioa emateko

2012-12-14

Oinarrik eta Debegesa Garapen Agentziak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei eta profesional autonomoei finantzazioa ahalbidetzeko.

Gehiago irakurri
Albisteak

Burdinolen Ibilbidea eta Paleolitoko Ibilbidea, abenduko zubirako

2012-11-29

“Arbasoen Deia” egitasmoaren baitan, abenduko zubirako bi hitzordu antolatu dira. Batetik, Burdinolen Ibilbidea egiteko aukera izango da abenduaren 6an. Abenduaren 8an, aldiz, historiaurrea ezagutu eta milaka urtetako bidaia egiteko aukera paregabea eskainiko da, Paleolitoko Ibilbidean barrena.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debegesako Mentore Sarearen bilera

2012-11-23

Debegesako Mentoring Programa lan-ibilbide zabaleko profesionalen eskutik ekintzaileei laguntza emateko ekimena da, proiektu berritzaile edota singularrak bultzatzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri
Albisteak

Elgoibarko Udalak eta Debegesak Jardunbide Egokienei Udalsarea 21 Sari bana jaso dute

2012-11-22

Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide Egokienei Udalsarea 21 Sariak banatzeko ekitaldia atzo egin zen Donostiako Kursaal Jauregian, Euskadiko udalerrientzako Tokiko Agenda 21en IX. Jardunaldiaren baitan. Elgoibarko Udalak eta Debegesak sari bana eskuratu dute, Aldaketa Klimatikoa eta Biodibertsitatea kategorietan.

Gehiago irakurri
Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundia Debabarrenean landare inbaditzaileak errotik kentzeko lanetan ari da egunotan

2012-11-22

“Deba Ibaia Bizigura” programaren baitan, aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak aurrez identifikatutako eremuetan landare inbaditzaileak errotik kentzeko lanetan dabiltza buru-belarri. Hain zuzen, Eibar eta Elgoibarren aritu ostean, gaur Mendaron eta Deban jardungo dira.

Gehiago irakurri
Albisteak

Fiskalitatea eta forma juridikoak aztertzeko ikastaroa Debegesan

2012-11-21

Ikastaroa Debabarreneko eskualdean sortu berri diren enpresei eta jarduera berri bati ekin nahi dioten ekintzaileei zuzenduta dago. Izen-ematea guztiz doakoa da.

Gehiago irakurri
Albisteak

“Teknologia: Iragana, egungoa eta etorkizuna”

2012-11-19

Armeria Eskolaren mendeurrena dela-eta, 2012an, Eibarko Udalak, IK4-TEKNIKERek eta Armeria Eskolak “Eibar industriala. Teknologia: Iragana, egungoa eta etorkizuna” antolatu dute; hain zuzen ere, Eibarren industriak izan zuen bilakaera herritarrei gerturatzeko jardunaldiak izango dira. Jardunaldi irekiak izango dira, Eibarko Armagintzaren Museoa eta IK4-TEKNIKERen instalazio berriak bisitatzeko eta zuzen-zuzenean ezagutzeko herriko industria-sektorearen oraina eta geroa.

Gehiago irakurri
Albisteak

Iragarki-taula birtuala jarri du abian Debegesak webgunean, negozio aukeren berri eman asmoz

2012-11-16

Informazioa zabaldu eta partekatzeko kanal berri bat da, ekintzaile eta enpresei zuzenduta, negozio aukera eta eskualdean ditugun enpresa-inkubagailuei buruzko informazioa emateko. Interesa dutenek iragarki-taulara sar daitezke Debegesako webguneko portadatik.

Gehiago irakurri
Albisteak

Debabarrena, Udalsarea 21 Jardunbide Egokienei Sarietan garaile, Biodibertsitatea kategorian

2012-11-14

Elgoibarrek ere Saria eskuratu du aldaketa klimatikoa kategorian, EMUGI proiektuagatik.

Gehiago irakurri
Albisteak

Mijoa eta Deba ibaiak garbitu dituzte auzolanean Mutrikun eta Elgoibarren

2012-11-12

Ibai Lagun egitasmoaren baitan, Mijoa eta Deba ibaiak garbitzeko auzolanak egin zituzten larunbatean Mutrikun eta Elgoibarren. Ekimen hauen bitartez, ibai eta errekak zaintzeko eta babesteko ardura denok dugula ohartarazi nahi izan dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri
Albisteak

Dolmenen Ibilbidea iganderako, azaroak 11

2012-11-08

Bisitariak artzain kulturaren aztarnak ezagutuko ditu ibilbide honetan barrena, Karakate-Irukurutzeta mendilerroan. Irteera goizeko 10:00etan izango da, Karakateko parkingetik.