3. lerroa: Etxebideren birgaitze integral eta eraginkorrerako komunitate-lanak

Eusko Jaurlaritzaren (ETXEBIDE) dirulaguntzak birgaitze-lanetarako

Esku hartzeko proiektuek eta obrek, oro har eta aldi berean, honako jarduketa multzo honi heldu behar diote:

1 Energia-eraginkortasuna hobetzea

Jarduera pasiboak inguratzailean, berokuntzaren urteko energia-eskaria gutxienez % 50 murrizten dutenak, lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoa gutxienez % 20 murrizten duten instalazioetako jarduera aktiboak eta monitorizazio-sistema (etxebizitzen % 80 gutxienez).

2 Irisgarritasuna hobetzea

Igogailuak instalatzea, eskailerak aldatzea barne; igogailuak zero kotarako egokitzea eta/edo neurriak egokitzea; ibilbide irisgarriak bermatzea; irisgarritasun sentsoriala hobetzea.

3 Suteen kasuan segurtasuna hobetzea

Detekzio- eta alarma-sistemak, ebakuazio-sistemak eta itzaltze-sistemak.

4 Kanpoko bizigarritasuna hobetzea (aukerakoa)

Balkoiak eta terrazak, handitzea/luzatzea.

Zein motatako obrak jasotzen dituzte dirulaguntzak?


  • Ordainsari profesionalak
  • EIT idazteko ordainsari profesionalak
  • Obrak egitearen kostua, zergak alde batera utzita. Proiektua onartu ondoren eta obraren amaierako ziurtagiriaren data baino lehen gauzatu, ziurtatu eta fakturatu behar dira.

Zeintzuk ez?


  • Diruz lagundu beharreko jarduketetarako ezinbestekoak ez diren obren kostua
  • Zergak, bai lanbide-ordainsariak, bai obren exekuziokoak, laguntzatik kanpo geratzen dira

Nork eska dezake dirulaguntza?

Jabeen erkidegoak

Eraikinen eraikuntza-enpresak, errentariak edo emakidadunak

Jabeak, errentariak, gozamendunak edo eskubide errealen titularrak

Baldintzak

Eraikinaren gabezien justifikazioa

  • Energia-efizientzia: egungo EEZ, D letrarekin emisioei eta kontsumoari dagokionez.
  • Irisgarritasuna: egungo egoerak ez du irisgarritasuna bermatzen.
  • Suteetarako segurtasuna: egungo egoerak ez du betetzen DB-SI eraberritze kasuan.

Eraikinaren adina

1980 baino lehenagokoak.

% 70

Azalera erabilgarritik (beheko solairua kontuan hartu gabe) eraikinek % 70eko etxebizitza-erabilera izan behar dute.

Lizentzia

Obra-lizentzia baino lehen eskaera aurkeztea + eskaeraren aurreko EIT-a izan behar du.

30 hilabete

Jarduketak bukatzeko, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Dirulaguntza motak


Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza

Itzuli beharrik gabeko laguntzak jabeen komunitateentzat. Energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta suteen aurkako segurtasuna hobetzeko eta, hala badagokio, kanpoko bizigarritasuna hobetzeko diruz lagun daitezkeen jarduerei dagozkien laguntzen baturaren emaitza da.

Finantzaketa kualifikatua (kreditua)

Jabeen komunitateen aldeko mailegu kualifikatuak. Babes daitekeen aurrekontuaren % 100era irits daitezke, Eusko Jaurlaritzak edo beste administrazio batzuek emandako laguntzak kenduta.

Irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntzen lerro berezia

Irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntzen lerro bereziaren osagarritasuna. Irisgarritasun-obretarako, maileguz estal daitekeen zenbateko bat zehaztuko da, irisgarritasuna sustatzeko linea bereziaren onuradunentzat eskuragarri dagoena ( % 0ko urteko benetako interesa).

Diruz lagundu daitezkeen obra motak eta zenbatekoa

Dirulaguntza ehunekoaren eta gehieneko zenbatekoaren artean txikiena denaren arabera kalkulatuko da.

AZPILERROAK

Eskeman islatutako etxadietan edo etxebizitza-blokeetan dauden eraikinen antolamenduaren arabera:  

1. azpilerroa (+ % 2)
2. azpilerroa (+ % 1)

3. azpilerroa

ATARI-KOPURUA

4 atari edo gehiago (+ % 3)

3 atari (+ % 2)

2 atari (+ % 1)

GEHIENEKO ZENBATEAKOA GUZTIRA

ETXEBIZITZA BAKOITZEKO LAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA GUZTIRA
Kasu orokorrak30.0000 €/etx.
Kasu bereziak*35.0000 €/etx.

Kasu bereziak:

  • Birgaitze Integratuko Eremuetan edo Bizitegi Area Degradatuetan sartutako jarduerak.
  • Errentamendu babestura bideratutako etxebizitzak etxebizitza guztien % 50 baino gehiago diren higiezinetako jarduketak.
  • Kultura-interesekotzat jotako higiezinetan edo beste edozein babes-araubideri lotutakoetan egindako jarduketak.

TEKNIKARIEN ORDAINSARIAK

Teknikarien ordainsariak Gehieneko %Gehieneko zenbatekoa
Kasu orokorrak% 1002.000€/etx.
Kasu bereziak% 1002.500€/etx.

Dirulaguntzak jaso ditzaketen obrak

1. Energia-efizientziako jarduketak

Bete beharreko baldintzak:

  • Eraikinaren EEEa eraberritu ondoren, gutxienez C batera iristen da lehen mailako energia ez-berriztagarriaren emisio eta kontsumoan eta D batera berokuntza-eskarian.
  • Fatxadako jarduketak:
    • DB-HS3n eskatzen den kanpoko airearen emaria betetzea arotzeria ordezten denean.
    • EI-60 sektorizazio horizontala solairu eta suebaki-hesi bakoitzaren forjaketan, E30 baoetan.
  • Monitorizazio-sistema bat instalatzea (tele-irakurketa, datuen bilketa eta ustiapena) hurrengo hiru urteetan.

1. A) Jarduera pasiboak: inguratzailearen gaineko jarduketak (berokuntzaren urteko energia-eskaria gutxienez % 50 murriztea)

Berokuntza-eskaeraren kalifikazio partzialaKasu orokorrakKasu bereziak
Gehieneko zbkoa.Gehieneko %Gehieneko zbkoa.Gehieneko %
D8.350 €/etx. % 659.650 €/etx.% 75
C9.000 €/etx.% 7010.300 €/etx.% 80
B edo A9.650 €/etx.% 7510.950 €/etx.% 85

1. B) Jarduera aktiboak: berriztagarria ez den energia primarioaren urteko kontsumoa gutxienez % 20 murriztea lortzen duten jarduketak, proposatutako jarduera pasiboak soilik kontuan hartuta.

JARDUERA AKTIBOETARAKO LAGUNTZEN ZENBATEKOAK ETA GEHIENEKO EHUNEKOAK (oro har)
Kalifikazio energetikoa (isurien eta kontsumoaren arteko letrarik txarrena)Kasu orokorrakKasu bereziak
Gehieneko zbkoa.Gehieneko %Gehieneko zbkoa.Gehieneko %
C4.650 €/etx.% 655.350 €/etx.% 75
B5.000 €/etx.% 705.700 €/etx.% 80
A5.350 €/etx.% 756.000 €/etx.% 85

1. C) Monitorizazioa

MonitorizazioaGehieneko %Gehieneko zbkoa.
Kasu orokorrak% 70875 €/etx. monitorizatua
Kasu bereziak% 801.000 €/etx. monitorizatua

2. Irisgarritasun-jarduketak

Bete beharreko baldintzak:

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

IRISGARRITASUN-JARDUKETEN GEHIENEKO ZENBATEKOAK ETA EHUNEKOAK (oro har)
Lortutako irisgarritasun-maila (punturik txarrena)*Kasu orokorrakKasu bereziak
Gehieneko zbkoa.Gehieneko %Gehieneko zbkoa.Gehieneko %
p57.750 €/etx.% 609.000 €/etx.% 70
p509.000 €/etx.% 7010.300 €/etx.% 80
Gurpil-aulkien erabiltzaile guztiak9.650 €/etx.% 7510.950 €/etx.% 85
*Atari bakoitzean lortutako irisgarritasun-maila hartuko da kontuan

3. Suteen aurkako segurtasun-jarduerak

Bete beharreko baldintzak:

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

3. A) Detekzio- eta alarma-instalazioa:

Detekzioa eta alarmaGehieneko %Gehieneko zbkoa.
Kasu orokorrak% 70420 €/etx.
Kasu bereziak% 80480 €/etx.

3. B) Su-itzalgailu eta larrialdetako argiztapen instalazioa:

Su-itzalgailu eta larrialdietako argiztapenaGehieneko %Gehieneko zbkoa.
Kasu orokorrak% 70140 €/etx.
Kasu bereziak% 80160 €/etx.

3. C) Zutabe lehorraren instalazioa:

Zutabe lehorraGehieneko %Gehieneko zbkoa.
Kasu orokorrak% 70280 €/etx.
Kasu bereziak% 80320 €/etx.

4. Kanpoko bizigarritasun-jarduketak

Bete beharreko baldintzak:

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

KANPOKO BIZIGARRITASUN-JARDUKETETARAKO LAGUNTZEN GEHIENEKO ZENBATEKOAK (oro har)
Kasu orokorrak5.000 €/etx.
Kasu bereziak5.750 €/etx.

Debegesan informazioa eta tramiteak egiteko laguntza ematen dugu eskualde osoan, hitzordua eskatu eta etorri gure bulegoetara.

Hitzordua telefonoz eskatzeko: 943 82 01 10

Informazio hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (180. zk., 2021eko irailaren 9a, osteguna) ateratako laburpena da. 2021eko uztailaren 21eko Agindua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta energia eragimenerako jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa.