Ohar garrantzitsua: Euskadik dagoeneko bete ditu eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako Next Generation EU funtsen helburuak. Une honetan, 3., 4. eta 5. programekiko eskaera berriak onartzeko prozesua geldirik dago. Espediente gehiago jasotzea ahalbidetzen duten funts berriak jasoz gero, eskaeren epea berraktibatuko dela jakinaraziko dugu. Hala ere, laguntzak eskatzen jarrai daiteke, eraginkortasun energetikoarenak barne, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduan aurreikusitako ildoen esparruan, etxebizitza eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa: - 1. lerroa: Obra partikularretarako finantza-neurriak. - 2. lerroa: Erkidegoko obretarako finantza-neurriak. - 3. lerroa: Birgaitze integral eta eraginkorrerako Erkidegoko obretarako finantza-neurriak.
Programa honen xedea da etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzea xede duten jarduketak edo obrak finantzatzea. Etxebizitza horiek familia bakarrekoak izan daitezke edo familia anitzeko eraikinetan egon daitezke. Inguratzaile termikoaren eraikuntza-elementuak aldatu edo ordezteko jarduerek ere dirulaguntza jaso dezakete.
Zein motatako obrak laguntzen dira diruz?
2020ko otsailaren 1etik aurrera hasitako eta baldintza hauek betetzen dituzten
obra guztiak:
Zein motatako obrak EZ dira laguntzen diruz?
–
Etxebizitzen jabeak
–
Etxebizitzen usufruktudunak
–
Etxebizitzen errentariak
Next Generation laguntzak: 3. programa: Etxebizitza-eraikinak birgaitzeko jarduketetarako dirulaguntzak. Betiere, kostu bera ez dela diruz laguntzen egiaztatzen bada
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako
sailburuarena, etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko,
irisgarritasuna hobetzeko eta energia eragimenerako jarduketa babesgarrietarako laguntzak
Euskal autonomia erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEUNextGenerationEU
Laguntza hau eskatzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da:
Energia primario berriztaezinaren kontsumoa %30 murriztea
Etxebizitzaren edo eraikinaren berokuntza eta hozte sistemen urteko energia-eskaera orokorra gutxienez %7a murriztea
arotzeriak aldatzeko edo ordezkatzeko jarduketek ekt-0d-he dokumentuko 3.1.1 eta 3.1.3.a tauletan ezarritakoa bete beharko dut
Gainera:
Jarduketaren kostuaren dirulaguntzaren gehienekoa: % 40 | Gehienezko zenbatekoa etxebizitzako: 3.000 € |
Debegesan informazioa eta tramiteak egiteko laguntza ematen dugu eskualde osoan, hitzordua eskatu eta etorri gure bulegoetara.
Hitzordua telefonoz eskatzeko: 943 82 01 10
Dokumentu hau laburpen-fitxa bat da. Informazio osoa eskuratzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sar zaitezkete (126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna)
Birgaitze Energetikorako Laguntzak – Next Generation Funtsak