Debabarrena

Debabarrena eskualdeak 180,3 km2 ditu, Deba ibaiaren behealdea hartzen du eta 8 udalerrik osatzen dute, Bizkaiko eta Gipuzkoako bi lurralde historikokoak. Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze Gipuzkoan daude eta Ermua eta Mallabia Bizkaian.

Era berean, Deba eta Mutriku kostaldeko udalerrien, Mendaro eta Mallabia landa eremuetako eta hiri-eremuetako berezitasunak nabarmentzen dira. 72.616 herritar daude Debabarrenean. Biztanleen ia %40 Eibarren kontzentratzen da, eta, guztira, EAEko guztizkoaren %3,32.

Zerbitzuen sektorea da enplegu-iturri nagusia baina ondare industrial handiko eskualdea da gurea. Honako azpiegiturak ditugu: Lanbide Heziketako 8 ikastetxe, EHUko 2 unibertsitate-zentro, 2 zentro teknologiko eta 600 enpresa baino gehiago.

Geografikoki kokapen pribilegiatua duen bailara da Debabarrena, Euskal Herriko paisaia, kultura eta tradizio dibertsitate aberatsa osatzen duen lurralde paregabea. Debabarrenean dena dugu eskura: mendia eta itsasoa, zelaia eta kresala, landagunea eta hirigunea.