Debabarreneko Plan Estrategikoa 2030

Plan estrategiko hau Debegesak eta Zabala Innovation aholkularitzak idatzi dute elkarlanean eta herritarren partaidetzara zabaldu da, eskualdean erreferente diren pertsona, entitate eta erakundeen ekarpenak jaso ditu eta Debegesako Administrazio Kontseiluak onartu du 2023ko maiatzaren 22an.

Planak Debabarreneko etorkizunerako estrategiak ezartzea du helburu, 2030erako eskualdearen ikuspegia jasotzen du eta hiri birgaitzea eta berroneratzea, enplegua, berdintasuna, industria-garapena, berrikuntza, ekintzailetza, garapen jasangarria, energia, turismoa eta gizarte-esparrua lantzeko beharrak lantzen ditu. Hala ere, aurrekoarekin batera, Debegesako Administrazio Kontseiluak uste izan du hiriaren berrindustrializaziok eta berroneratzeak aipamen berezi bat merezi zuela eta ikuspegi horrekin gauzatu da garatutako plana.

Egoeraren diagnostikoa eta partaidetza prozesuan parte hartu duten eragileekin izandako saioak oinarri hartuta, plan estrategikoaren elementu nagusien proposamena egin da.

Elementu horiek planean zehar aurkezten dira: 4 dimentsio eraldatzailetan oinarritutako eskualde-ikuspegia helburu estrategikoz osatua; horiek, aldi berean, 10 proiektu eraldatzailetan irudikatzen dira, bakoitzak bere ekintza konkretuen bidez garatuko dira.

Parte-hartze prozesua

Plan estrategikoa

Laburpena