DEBEGESA garapen agentziatik sortutako programetako bat da “Eibar: ekialdea berritzen”. Egitasmo hau gizarteratzeko eta laneratzako prestakuntza-, enplegu- eta orientazio-proiektua da, inbertsio estrategikoen planaren barruko hiri-berroneratze integraleko proiektuei lotua. Helburua egoera zaurgarrian dauden gazteak lan-munduan sartzen laguntzea da prestakuntza, orientazio eta kontratazio prozesu baten bidez. 10 pertsonei dago zuzenduta.
30 urte edo gutxiago izatea.
DBE eta BGD onuradunek eta iraupen luzeko langabetuek lehentasuna izango dute.
Langabezia egoeran egotea eta Lanbiden alta emanda.
Eibartarrek edo ingurukoek lehentasuna izango dute.
Prgrama hiru fasetan banatzen da:
Gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-, enplegu-, orientazio- eta laguntza-proiektua da “Eibar: ekialdea berritzen”, Euskadiko 2022-2024ko inbertsio estrategikoen planaren esparruan hiri-berroneratze integralerako proiektuari lotua eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatua. Eibarko Udalak ere finantzaketaren zati baten lagundu du.