Daiteke Gizarte Aholkularitzak, Lanbideren zentro kolaboratzailea den heinean, lan-bitartekaritza eta orientazio zerbitzua eskaintzen du Debegesaren egoitzan: lan-eskaintzen kudeaketa, lan-orientazioa banaka zein taldeka, formakuntza, lan-poltsa etab.
Enplegu zentro bat ere badu lau ordenagailurekin erabiltzaileen esku. Lan bila bazabiltza, orientatzaileen laguntza jasoko duzu kurrikuluma osatzeko, lana bilatzeko webguneetan izena emateko edota LinkedIn sare sozialean zure perfila sortzeko. Halaber, lan bilaketarekin lotutako dokumentazio osagarria izango duzu eskuragarri, baita inguruko lan eskaintzen berri ere.
BULEGO ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostegunera: 8:30etik 16:30era.
Ostiraletan: 9:00etatik 15:00etara.
Harremanetan jartzeko eta aurrez hitzordua eskatzeko,
Telefonoa : 943 82 01 80