Enpresa

Debegesak orientazio- eta laguntza-zerbitzua eskaintzen die eskualdeko enpresei, lehiakortasuna hobetzeko ekintzak abian jar ditzaten. Debabarreneko enpresentzat informazio-puntua izan nahi dugu, enpresa-kudeaketari, berrikuntza-proiektuei, laguntzei eta dirulaguntzei, enpresen ondorengotzari eta transmisioari, prestakuntzari, enpresa-ekimen berriei eta abarri buruzko kontsultak egiteko. Helburu hauek lortzeko lan egiten dugu:

// BPTD

Doitasun-teknologiak izan dira eta dira Debabarreneko industria-jakintzaren oinarria, eta, gainera, eskualdeko industriaren balio-sortzaile nagusiak. Teknologia horiek merkatuaren eskaera berrietara aldatzea eta egokitzeak, erreferentziazko ikerketa-zentroen laguntzarekin, aukera eman du armagintzaren industriatik abangoardiako sektoreetara aldatzeko. Hala nola aeronautika, sektore aeroespaziala, automobilgintza, robotika, ekipo-ondasunen sektorea edo makina-erremintaren sektorea.

Basque Precision Technology District doitasun-teknologiei eta Debabarreneko industria-enpresei balioa emateko beharretik sortu zen.

// Debabarreneko enpresetan ekonomia zirkularreko proiektuak bultzatzen ditugu

Ingurumen-jardunbide egokiak

TEK Azitain energia-komunitatea

Ahalmen fotovoltaikoaren kalkulua

// Doako diagnostikoak zure enpresa berriro aktibatzeko

Zure enpresaren egoera aztertu eta hobetu beharreko arloak identifikatu nahi badituzu, zure negozioaren diagnostiko osoa egiten lagunduko dizugu.

Emaitza gisa, zure negozioa hobetzeko ekintza-plan zehatz bat lortuko duzu. Gainera, identifikatutako ekintzak abian jartzen lagunduko dizuten laguntza eta baliabideen berri emango dizugu.

    Lege-oharra