Debabarreneko eskualdean STEAM ikasketak (Zientzia teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) sustatzen laguntzeko, 2019an, Debegesak BPTD Makers marka sortu zuen. Hori horrela, BPTD Makers ekimena abiarazi zuen, Debabarreneko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzera bideratuta, bereziki neskatilen artean. Helburua da, batetik, kalitatezko enplegua sustatzea eta, bestetik, eskualdeko enpresek beren proiektuak gauzatu ahal izateko profil teknikoa duten pertsonak izatea ahalbidetzea.
STEAM ARLOKO GAIEN ETA LANBIDEEN INGURUKO GAZTEEN PERTZEPZIOA
DEBEGESAk, Elhuyarren lankidetzarekin, azterketa bat egin du, analisian genero-ikuspegia txertatuz, gure eskualdearen etorkizunerako proiekzioa zein izango litzatekeen datuen bidez islatu ahal izateko.
Debabarreneko 548 gaztek erantzun dute galdetegia (14 eta 18 urte bitartekoak); %47 emakumeak eta %49 gizonezkoak
Ondorio nagusiak:
Neskei gehien interesatzen zaizkien gaien artean daude gai sozialak (%51,37), kirolak (%46,67), eta medikuntza eta osasuna (%46,66).
Mutilen kasuan, berriz, kirolen inguruko interesa da nagusi (%78,68), eta zientzia eta teknologiaren ingurukoa, bigarren (%56,25)
Genero-estereotipo tradizionalek gazteen interesetan eragina dute: neskek gai ezberdin askotan dute interes handia eta mutilak aldiz kirolean eta zientzia eta teknologian zentratzen dira.
Ikasgaiekiko interes maila baxua da oro har. Mutilek teknologian (6,60) eta informatikan (6,48) interes handia dute; neskek, aldiz, biologian (5,42) dute interesik handiena.
Gazte gehienek ez dute eskualdeko industria ezaguten eta eskualdeko industrian lan egiteak ez die bereziki erakartzen. Halere, badira eskualdeko industria eta lana gauza positiboekin lotzen duten hainbat gazte, neskak zein mutilak.
Inguruko industriako STEM profesionalen bizimoduak ez ditu gazteak bereziki erakartzen.
STEM profesionalak pertsona argiak, langileak, jakintsuak eta jakinguratsuak direla uste dute gazteek. Ikasle onak deskribatzeko ohiko adjektiboak.
Genero-estereotipoek indarra dute baita etorkizuneko lanbideak hautatzerakoan ere. Mutilek kirola eta ingeniaria edo asmatzailea hautatzen dute gehienbat; eta neskek, ordea, enpresa edo osasun zientziei lotutako gaiak.
Etorkizunean STEM arloan lan egiteari dagokionez, neskek eta mutilek gaitasun-maila berdintsua hautematen dute; baina mutilek gehiago ikusten dute beren burua sektore horretan lanean.
Cookien baimenak kudeatu
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo sartzeko. Teknologia hauei baimena emateak, nabigazio-portaera edo gune honetako ID esklusiboak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo baimena kentzeak ezaugarri eta funtzio batzuei kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea guztiz beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzu jakin bat erabiltzeko legezko helburuetarako, edo komunikazio baten transmisioa komunikazio elektronikoko sare baten bidez egiteko helburu bakarrarekin.
Hobespenak
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak eskatzen ez dituen lehentasunak gordetzeko.
Estatistikak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa, helburu estatistikoetarako soilik erabiltzen dena.Biltegiratze edo sarbide teknikoa, helburu estatistiko anonimoetarako soilik erabiltzen dena. Eskaerarik egin gabe, zure Interneteko zerbitzu-hornitzaileak borondatezko betetzea edo hirugarren batek saioa gehitzea, helburu horretarako soilik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili zu identifikatzeko.
Marketina
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko publizitatea bidaltzeko, edo erabiltzailearen jarraipena egiteko webgune batean edo hainbat webgunetan antzeko marketin-helburuetarako.