Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 baitan kokatzen da Eskola Agenda 2030 eta Lanbide Heziketarako 2030 Agenda. Hezkuntza eta Ingurumen Sailekin aurrera eramandako egitasmo honetan, ikastetxeek Eskolako Agenda 2021 eraldatzeko xedea daukate, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) ikasleei hurbiltzeko.
Debabarrenan, proiektua eskualde mailan koordinatu eta dinamizatzen da, ikastetxe eta Ingurugelaz gain, Debegesaren eta zazpi udalen parte-hartzearekin. Lankidetza honetan eragile bakoitzak bere egitekoak ditu; udalek eta Debegesak udalerri eta eskualde mailan jarduten dute, Ingurugelak aholkularitza eta eskola mailako laguntza eskaintzen duen bitartean.
Debegesak bere aldetik, udal eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzea eta erreztea du helburu. Horretarako lan metodologia eta materialak eskaintzeaz eta jarraipena egiteaz arduratzen da, beste gauza batzuen artean.
Horrela, eragile guztien ekarpenekin, emaitza gisa Eskola Agenda 2030 proiektuak hiru lan-ildo nagusi jasotzen ditu, guztiak erlazionatuak:
Testuinguru horretan, Eskola Agenda 2030 ikastetxeen jasangarritasunerako eta kalitaterako ingurumen hezkuntza programa partehartzailea da; hezkuntza-komunitate osoari zuzentzen zaion arren, ikasleei protagonismoa ematen zaie, ingurumen arazoen ebazpenean rol aktiboa izan dezaten