GURE BALIOAK SARIAK: Bizitza osoko ibilbidea

Bizitza osoko ibilbidea” kategorian, pertsona batek bere bizitzan edo ibilbidean zehar ordezkatu dituen gizarte-balioak saritzen eta aitortzen dira. Honako hauek dira balioak:

  • Integritatea eta errespetua
  • Berrikuntza
  • Solidaritatea eta kooperazioa
  • Ekintzailetza

Saria

Oihane Ortega artistaren artelana “Muin-fluxua” (Laborak Kutxak babestua).

Hautagaiek bete beharreko baldintzak

Hautagaitzak jasotzeko epea

2024ko urriaren 11 izango da hautagaitzak jasotzeko azkeneko eguna.

Hautagaitzaren bat aurkeztu nahi duen pertsona orok bere burua identifikatu beharko du, eta ez da hautagaitza anonimorik onartuko.

Kontsultatu hemen sariaren oinarriak eta zeintzuk izan diren orain arteko irabazleak. Edozein galdera edo zalantza izanez gero, jarri harremanetan 943 820 110 telefonoan edota marketing@debegesa.eus helbidean.

SARI BERRIA DUGU!

Atipikka Futures Design Studio da Gure Balioak sarietako “bizitza osoko ibilbidea” kategorian emango den sari fisikoaren egilea. Aurten, hainbat urteren ondoren, saria aldatzeko asmotan, leihaketa bat jarri zen martxan non eskualdeko herritarrek beren artelanak aurkez zitzaketen sari-proposamen gisa. Guztira, bost hautagaitza jaso ziren, eta, azkenik, epaimahaiak denak baloratu eta gero, Atipikka Futures Design Studioren proposamena, “Muin-fluxua”, izan da irabazlea.

Laguntzailea: