GURE BALIOAK SARIAK: Gizarte ekimena

“Gizarte ekimena” kategorian, 2024an gizartean eragin positibo esanguratsua duten elkartasun-helburuekin proiektu berritzaile eta iraunkorrak garatu dituzten edo garatzen ari diren gizarte-erakundeak aitortu eta lagundu nahi dira, komunitateen bizi-kalitatea hobetuz eta ongizate orokorra sustatuz.

Saria

Saria eskudirutan: 2.000 euro (Orbea S. Coop.-ek babestua).

Hautagaiek bete beharreko baldintzak

Hautagaitzak jasotzeko epea

2024ko urriaren 11 izango da hautagaitzak jasotzeko azkeneko eguna.

Hautagaitzaren bat aurkeztu nahi duen pertsona orok bere burua identifikatu beharko du, eta ez da hautagaitza anonimorik onartuko.

Kontsultatu hemen sariaren oinarriak. Edozein galdera edo zalantza izanez gero, jarri harremanetan 943 820 110 telefonoan edota marketing@debegesa.eus helbidean.

Laguntzailea: