Nagusilan

2024ko edizioan, “gizarte ekimena” kategoriako saria Nagusilan irabazi-asmorik gabeko elkarteak eraman zuen. Elkarteak nahi gabeko bakardadearen arazoari aurre egiteko proiektuak lantzen ditu. Epaimahaiak proiektu horien talde-hartzaileen zaurgarritasuna eta elkarteak duen boluntario kopuru handia baloratu zituen saria emateko orduan. Horrela bada, Orbea enpresak lagundutako 2.000€-ko saria jaso zuen Nagusilanek bere proiektuetan inbertitzeko. Joserra Ecenarro Nagusilaneko presidentearen horrelaxe mintzatu zen oholtzara igo zenean: “ohore handia da saria jasotzea. Egunerokotasunean gure lanean murgilduta gaudenez, mundu guztia nahi gabeko bakardadearen arazoaz jabe dela uste dugu, baina ez da horrela, eta sari hau jasotzeak, gure lana egiten laguntzeaz gain, ikusgarritasuna emateko balio izango du”.