“Gazte ekimena” kategoriaren helburua Debabarrenean enpresa-proiektuak garatu dituzten gazte ekintzaileak aintzat hartu eta babestea da. Horrela bada, 2024ko eta lehenengo irabazlea, WELLK enpresa izan da. Eibarren bertan kokatuta dagoen enpresa hau jarduera fisikoa sustatzeko teknologia aktiboa sortzeaz arduratzen da. Bertako kideek 2.000€-ko saria jaso zuten, hau ere Laboral Kutxak babestuta. Aritz Guinea zuzendari eta sortzaileak horrelako sariak jasotzea “beti pozgarria” dela azaldu zuen, eta “oso albiste ona dela, saria jasotzeaz gain, proiektuari ikusgarritasuna ematen diotelako”.