Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Debegesak eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak, Eibarko Udalarekin lankidetzan, Latia emon! izeneko ekimena antolatu dute. Horren bidez, parte hartzen duten erakundeek lata birziklatuetatik sortutako horma-irudiak erakusgai ipiniko dituzte Untzaga plazan ekainaren 5ean.
Ekimenaren motorra IMFPB Azitaingo ikasleak dira, haiek baitira iraunkortasunaren inguruan kontzientziatzeko AKTIBAZIO-eragileak. Gizarte-bazterketako kolektiboen ahalduntzea sustatzeko eta iraunkortasunaren inguruan kontzientziatzeko ekintza komunitarioa eta parte-hartzailea da hau.
Eibarko hainbat establezimendutan banatu dira edukiontziak
Herriaren eta enpresen inplikazioari esker, latak jaso ditugu muralak egiteko
Murala egiteko material eta euskarri guztiak Debegesan ipini ditua
Ekitaldiaren egunean, ekainaren 5ean, Untzagan MURALen erakusketa egin da eta, amaitutakoan, erakunde bakoitzari itzuli zaio horma-irudia
Pixelata, oinarrian margotutako laten horma-irudia, Photoalquimiaren sorkuntza bat da “Cada Lata Cuenta” proiektuarentzat.