[Azaroak 22, 09:30-11:30 | Debegesan]
_Kurtsoa
Zein da salmentak ixten dituen saltzaile baten eta ixten ez dituen beste baten arteko aldea? Gorbata izan daiteke. Txoritxoa izan daiteke. Edo, agian, salmentak ixten dituzten galdera ahaltsuak zeintzuk diren jakitea izan daiteke. Bi orduko tailer honetan zurekin partekatuko ditu Jokin Fernandez hizlariak zure bezeroak zure proposamenari baiezko bat eman diezaien funtzionatzen duten galderak. Bi ordu oso praktikoak, salmenta-bileretan aplikatu beharreko ezagutza izan dezazun.
_Hizlaria
Jokin Fernández salmenten itxierako eta galderen arteko aditua da. 20 urte zituenetik “zorte txarra” izan zuen salmentetara dedikatzeagatik, denetarik saldu behar izateagatik. Orduan, berak asmatu ez zuen teknika bat ezagutu zuen, Sokratesen garaitik erabiltzen dena. Bere bezeroekin hasi zen aplikatzen, eta konturatu zen askoz gehiago saltzen zuela entzuten eta galdetzen, bere liburuaz hitz egiten baino. Ordutik, salmentak ixteko modu onena den galdera boteretsuen ezagutza zabaltzen dut.